Úbicación y espacios exteriores

Ingurunea eta instalazioak

San Fermin Ikastola Zizur Txikian kokaturik dago. Naturaz inguraturik, inguru ederraz gozatzeko aukera dute gure ikasleek, Iruñetik gehiegi urrundu gabe.

45.000 metro koadrotan kokatzen dira gure instalazioak eta bertan, hezkuntza etapa bakoitzak bere eraikin propioa du (HH, LH, DBH-BATX).

San Fermin Ikastolan berritzaileak izan gara beti eta horregatik 2011. urtean hausnarketa prozesu bat abiatu genuen, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko eraikina eraberritu genuenean. Hasieratik oso argi izan genuen: espazio berriek XXI. mendeko hezkuntza eskakizun berriei erantzun behar zieten, eta bestalde, pedagogiaren eta hezkuntzaren beharrei ere erantzun behar zieten.

Honela, 2013. urtean HHko espazioak ere berritu genituen, Konfiantzaren Pedagogiaren zerbitzura jarriz. Lan horretan, umearen begirada gailendu genuen hauen diseinuan: umea erdigunean jarrita, espazio aktiboak sortu ditugu, haurren izaera anitzak kontuan hartuz, eta haien oinarrizko beharrei erantzunez.

Kanpoko instalazioak eta patioak, berrriz, 25.000 metro koadroetan kokatzen dira eta, besteak bestek, kiroldegi itxia, kiroldegi estalia, frontoia, kirol zelai zabalak eta hausnarketa pedagogiko sakon baten ondorioz sortutako kanpoko gune eta espazio hezigarriak eskaintzen ditugu. Jolasa ikaslearen garapenerako duen garrantzia kontuan hartuz, gure ikastolako espazioen erabilgarritasuna zabala da: joku sinbolikorako, motrizitatea lantzeko, naturarekin harremanetan egoteko, kirol ezberdinetan aritzeko, biltzeko guneak eskainiz, material naturalak baliatuz...