ok

Instalazio fotoboltaikoa

San Fermin Ikastolak urrats bat gehiago ematen du karbono-aztarna zerorantz bere instalazio fotovoltaiko berriarekin

San Fermin Ikastolan uste dugu heztea planeta zaintzea ere badela. Horregatik, jasangarritasunarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin dugun konpromisoan urrats berri bat eman dugu, autokontsumorako instalazio fotovoltaiko baten martxan jartzearekin. Sistema honek ikastolaren karbono-aztarna eta energia-kontsumoa nabarmen murriztuko ditu.

Ekintza hau ikuspegi zabalago baten parte da: pertsonengan eta ingurumenean konprometitutako ikastola bat izatea, adibidetik hezten duena eta bere ikasleen artean ingurumen-erantzukizuna, lankidetza eta naturarekiko errespetua bezalako balioak sustatzen dituena.

Eguzki-energiaren alde egitea ez da soilik erabaki teknikoa, hezitzailea ere bada: gure ikasleek ulertu behar dute teknologia aliatu bat izan daitekeela eta izan behar duela etorkizun jasangarria eraikitzeko.

Bere energia garbia ekoizten duen ikastola

Metallbauen Solar (MB Solar) enpresa nafarraren lankidetzari esker, 130 Jinko Solar eguzki-panel instalatu dira, bakoitza 585 Wp-koa, hegoaldera orientatuak eta 15º-ko inklinazioarekin ikastolaren eraikin nagusiko estalkian jarriak.

Guztira, 76,05 kWp-ko potentzia du instalazioak, eta urtean 100.000 kWh baino gehiago sortuko ditu, 30 etxebizitzaren urteko kontsumo elektrikoaren baliokidea.

Ekoitzitako energia guztia ikastolan bertan autokonsumituko da, sare orokorrera soberakinik isuri gabe, eta horrek aurrezpen ekonomiko eta ingurumunekoa berehalakoa ekarriko du. Gaine­ra, sistemak denbora errealean monitorizatzeko aukera ematen du, eta horri esker gure ekoizpen fotovoltaikoa eta aurrezpenak zuzenean jarraitu ahal izango ditugu.

Ingurunea zaindu, etorkizuna hezi

Instalazio berri honekin, San Fermin Ikastolak urtean 17 tona CO₂ baino gehiago gutxiago isuriko ditu, eta 235 kg sufre-konposatu (SOx) saihestuko ditu. Beste modu batean esanda, 3.200 zuhaitz baino gehiago landatzearen baliokidea izango da urtero lortuko dena.

Kopuru horiek esanguratsuak dira, baina garrantzitsuena transmititzen duen mezua da: ingurumenerako konpromisoa ekintza zehatzekin erakusten dela. Gure ikasleek koherenteak den ingurune baten baitan hazi daitezen nahi dugu, non ikastolaren erabakiek ikasgelan defendatzen dituzten balioak islatu ditzaten.

 


Autokontsumoari eta energia iturri berriztagarrien biltegiratzeari lotutako sustapen- programak gauzatzeko laguntzen onuradun da ikastetxe hau.

Footer1

Footer2