Haurtzaindegia

Ikastolako eta laneko ordutegia uztartzeko xedearekin, eskola hasi aitzinean, Haurzaindegi zerbitzua, Goiz Txokoa, dohainik eskaintzen da beharra duten familia guziei.

HHko 1tik LHko 4.erainoko ikasleek zerbitzua erabil dezakete goizeko 8:00-etatik 9:00-ak arte. Hiru urteko ikasleri berriaren kasuan, iraileko eskolako ingurunera duten egokitze-aldia dela eta, urritik goiti erabil dezakete.