DBH
San Femin Ikastolako Bigarren Hezkuntzako etapan., Ikasleekiko begirada hurbila ardatz hartuta, norbera izaten ikastea eta besteekin elkarbizitzen ikastea ditugu ardatz nagusiak gure metodologian.
Ikasketa prozesuak konpententzietan oinarritua izan behar duela ulertzen dugu eta horregatik ikastolek garatutako EKI proiektu digitala da gure lan tresna nagusia. Honela, DBHko 1. mailatik 4.era, San Fermin Ikastolako ikasleek ordenagailuak baliatzen dituzte haien lan tresna nagusi bezala.
EKI proiektua, Euskal Kurrikuluma, Konpetentzietan oinarritua eta Integrazioaren pedagogiaz baliatzen da.
-
Euskal Kurriculuman eta egoera irekietan oinarritutako curriculuma.
-
Euskaran ardazturiko eleaniztasuna bideratzen eta konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen dituen curriculuma.
-
Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma: Oinarrizko Konpetentziak.
-
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-eredua: integrazio-pedagogia.
Zer da konpetente izatea:
Ikaslea , eremu akademikoan zein eremu sozialean, aurkezten zaion egoera bati arrakastaz aurre egiteko gai izatea. Konpetente izateak ezagutzak (baliabideak) eskuratuta edukitzea eskatzen du, baina ez da nahikoa. Ezagutzak erabiltzea, ikasitakoa transferitzea eskatzen du konpetentziak, bizitzako eremuetako egoerei behar bezala aurre egiteko.
BIzikidetza
San Fermin Ikastolan bizikidetza giro osasuntsu bat lortzeko, saritua izan den egitasmoa gauzatzen dugu: Ikasle Laguntzaileak. Elkarbizitza sustatzea eta gatazken aurrean berdinen arteko bitartekaritza bideratzeko asmoa duen egitasmo honek, etorkizunerako prestatzen ditu gure ikasleak. Gatazka ezinbestekoa baita pertsonaz inguraturik bizi bagara eta hauei aurre egiteko moduan trebatzea da gakoa. Programa honen bidez, hain zuzen ikasleak jartzen ditugu gatazken konponbidean, haien inplikazioa bilatuz eta, batez ere, sor daitezkeen arazo handiagoei aurre eginez, alegia, prebentzioa ikastolako profesionalekin batera landuz.