Batxilergoa (16-18 ute)

Batxilergoa

San Fermin Ikastola Nafarroan Batxilergoa euskaraz eskaini zuen lehenbiziko ikastetxea da.

Batxilergoan ere kalitatea izanik gure helburu nagusia, emaitza bikainak lortzen ditugula harro esan dezakegu. Izan ere, kasik gure ikasleen %100ak gainditzen du Unibertsitatera sartzeko azterketa -EVAU-, eta %80ak gainditzen ditu 2. Batxilergoa eta EVAU lehenbiziko deialdian. Unibertsitatera doazen ikasleek goi mailako prestakuntza lortzen dute.

Derrigorrezko ikasgaiez landara, aukeran eskaintzen diren ikasgai sorta zabala ere badaukagu. Beraz, ia nahieran hautatu daitekeen Batxilergoa eskaintzen da. Zeren eta, zientzia edo letra adarrez gain, ikasgaiak hautatzeko eta konbinatzeko aukera baita, ikasle bakoitzaren ezaugarrietara hobekien moldatzen den Batxilergo mota sortzeko xedearekin.

Bizitzarako prestakuntza.

Helduen munduan eta goi mailako ziklo formatiboetan sartzeko ahalbidetzen duten prestakuntza eta heldutasuna lortzeko gure ikasleriarekin batean lan egiten dugu.

Esperientzia errealak

Gure ikasleria etorkizunerako prestatzen dugu eta horretarako bizitzaren esperientzia errealen antzeko ekintzak egiten saitzen gara:

  • Ikaskuntza amaierako bidaia: arte, kultura eta bizikidetza.

  • Europan barreneko trukaketak: Erasmus+.

  • Olinpiadak: ekonomia, fisika, filosofia,..

  • Kultura ekintzak: antzerkia, musika, tradiziozko bestak, euskal kultura, euskara,..

  • Goi mailako ikaskuntza zentroetarako bisitak.

Orientatzaileen lana eta tutoretza

Gure helburua da ikasleriak eta familiek etorkizuneko ikasketez erabaki garrantzitsuak hartzen laguntzea, honako ekintzen bitartez:

  • Denbora luzean hainbat unibertsitaterekin elkarlana eginez (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibersitatea, Mondragon Unibertsitatea...

  • Orientazio zerbitzua: hainbat material informatibo zabaldu, bertze zentroen bisitak antolatu, mintzaldiak…

  • Batxilergoko maila bakoitzean bada OKU talde bat: 6-8 tutore, koordinatzailea eta orientatzailea. OKUk ikasleriaren asteroko jarraipen eta laguntza bat egiten du haren ikaskuntza eta garapen orokorra bermatzeko.

BATXILERGOARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO