ROBOTIKA SAIO BEREZIA PROTOMAKERS ELKARTEAREN ESKUTIK

Protomakers Elkartearekin saioa San Fermin Ikastolan
Protomakers Elkartearekin saioa San Fermin Ikastolan
Protomakers Elkartearekin saioa San Fermin Ikastolan
2022 · 11 · 14

Protomakers Elkartearen eskutik, 3D inprimagailuak eta Robotika/Arduino-ri buruzko aurkezpen praktiko bat jaso dute Ingenieritza eta Teknologietako ibilbidea egiten duten 1. Batxilergoko ikasleek. Sarean Euskaraz ekimenaren harira, Ikasleek 3D diseinu bat egin ondoren, inprimagailuaren bitartez ekoiztea lortu zuten eta Arduino mikro kontroladorearekin hainbat praktika egin zituzten ere. 

Protomakerseko bi lagun hurbildu ziren San Fermin Ikastolara horretarako -gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Telekomunikazio arloan, Ingenieritza egiten ari diren 2 ikasle- eta saio osoa euskara hutsez egin zuten. Gure ikastolako ikasleek bestalde, ikasketa hauei buruz hitz egiteko parada ere izan zuten. Ekimen interesgarri bezain praktikoa!