NOLA SORTZEN DA AEROSORGAILU BAT?

San Fermin Ikastolako Ikasleak Nordex Accionan
San Fermin Ikastolako Ikasleak Nordex Accionan
San Fermin Ikastolako Ikasleak Nordex Accionan
2023 · 05 · 31

Batxilergoko 1. mailako Teknologia eta Ingenieritzako ikasleek Nordex-Acciona enpresa bisitatu zuten, bertan aerosorgailuak nola ekoizten dituzten ezagutzeko. Enpresa honek Badasoainen duen egoitzan, Eneko Ganboa Madarde, bertako langilea eta San Fermin Ikastolako ikasle ohia denaren ahotik entzun zituzten azalpenak.

Hain zuzen azken 3. ebaluaketa honetan, energiari buruzko ataletan sakondu dute ikasle hauek gelan, energia eolikoaren inguruan zehazki. Honela, bisita honen bitartez, enpresa bera, lantzen duten produktua eta garapen prozesua ongi ezagutzeko aurkezpena jaso ondoren, aerosorgailuaren muntaia ikusteko parada ere izan uzten, plantaren goiko partean ezarrita dagoen pasarelatik.  Irteera oso interesgarria lan arlo honen mundua barnetik ezagutzeko.