JON ARRETXE IDAZLEAREN BISITA JASO DUGU

JON ARRETXE IDAZLEA SAN FERMIN IKASTOLAN
JON ARRETXE IDAZLEA SAN FERMIN IKASTOLAN
JON ARRETXE IDAZLEA SAN FERMIN IKASTOLAN
JON ARRETXE IDAZLEA SAN FERMIN IKASTOLAN
2021 · 12 · 13

Jon Arretxe idazlearen bisita jaso dugu gaur ikastolan, Euskal Idazleen Elkarteak kudeatutako "Liburuak Gozagarri" programaren baitan. Euskal idazleen lanak eta bizipenak ikasgelara hurbiltzea du xede programa honek eta  D ereduko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduta dago.

Idazle bat aukeratu eta gelan haren obretako bat landu ondoren, egilearen bisita jaso ohi du ikasle taldeak. San Fermin Ikastolan, DBHko 1. mailako ikasleek izan dute aukera berarekin egoteko. Aurrez aurreko saio horietan, idazleei sormen prozesuari eta bizitza pertsonalari buruzko galderak egiteko aukera izaten dute ikasleek eta, gaurko saioetan, primeran aritu dira, Jon Arretxeren azalpenak entzun ondoren, galdera interesgarriak eginez sortzaile basauriarrari.