Zuriñe Hidalgo ikastolan

Zuriñe Hidalgo San Fermin Ikastolan
2021 · 12 · 17

Hezkuntza Sailak bultzatutako Musikariak Ikastetxeetan programaren baitan, aste honetan, DBHko 4. mailako  ikasleek Zuriñe Hildalgo musikariaren bisita jaso dute. Hidalgok hainbat urte daramatza musikaren munduan, baina, arlo honetan ez ezik, ETBko Betizu edo 3Txulo telebista saioetako aurkezle eta irakasle lanean ere aritutakoa da. Musikan, bereziki, Hesian taldeko abeslaria izanagatik da ezaguna. 

Programa honek, musikaren bitartez, ikasleak euskal kulturarekiko lotura indartzea du helburu. Honela, musikarien bisitak jasotzen dira ikastetxeetan, aurrez aurreko saioak eskainiz. Horien bitartez, musikarien sorkuntza prozesua ezagutu, haien ibilbidea zertan den ezagutu, musikarien munduaz oro har patxadaz mintzatu eta zuzenean haien musikaz gozatzeko aukera ere eskaini ohi zaie ikasleei.

San Fermin Ikastolako Musika Gelan bildu ziren astelehenean musikari ezaguna eta ikasleak eta ederki pasa zuten Zizurkoarekin.