IÑAUTERIAK BERRIZ ERE OSPATU DITUGU!

Iñauteriak San Fermin Ikastolan
Iñauteriak San Fermin Ikastolan
Iñauteriak San Fermin Ikastolan
Iñauteriak San Fermin Ikastolan
Iñauteriak San Fermin Ikastolan
2022 · 02 · 25

Ikastolan gaur bizi izan den poza agerikoa izan da, aspaldiko partez Iñauteriak ia garai batean bezala ospatzeko aukera izan dugulako. HHko txikienek, piratak, sorginak eta indiarrak ekarri dizkigute gogora, haien dantza alaiekin giro goxoa jarriz patioan.

Lehen Hezkuntzan, berriz, euskal iñauteria izan dute hizpide. Lehen mailatik hasita, Lantzeko iñauteria (LH1), Kaldereroak (LH2), Iruinkokoa (LH3), Unanuko Mamuxarroak(LH4), Arabako Katximorroak(LH5) eta Durangoko Surrandiak(LH6) hautatu dituzte mozorroetarako. 

Bigarren Hezkuntzako ikasle ugari ere mozorrotu da gaurkoan eta ederki pasa dute 1. Batxilergoko ikasleek ikasbidaiarako dirua ateratzeko antolatu dituzten jokoekin. Etxean egindako bizkotxoak, tortilak eta bestelako gauza goxoak jateko postuak ere antolatu dituzte eta giro bikaina sortu da, musika eta dantza artean. 

Goizak eman duenaren laburpena ondorengo BIDEOAN ikus daiteke.  Gora iñauteriak!