Eguberrietako txondorra amesten dugun ikastola irudikatzeko

Txondorra San Fermin Ikastolan
Txondorra San Fermin Ikastolan
Txondorra San Fermin Ikastolan
Txondorra San Fermin Ikastolan
Txondorra San Fermin Ikastolan
Txondorra San Fermin Ikastolan
2021 · 12 · 14

Eguberriak bertan ditugu eta, urtero bezala, LHko 3. mailako ikasleek txondorra egin dute, ikastolako atariaren ondoan, familien laguntzarekin. Aurten, Mari Domingi panpina berria egin dugu eta, beti bezala, ikastolako idazkaritzaren atarian, Olentzerorekin batera eserita dago.

Horrez gainera, idazkaritza eta txondorraren gunea, ikasleek gelan egindako artelanak baliatuz apaindu dugu eta "Gero bat gugan 2030” eraldaketa egitasmoarekin loturik, amesten dugun ikastola irudikatu nahi izan dugu, ametsek bidea marraztuko digutelako.

Hortaz, egun hauetan ikastolara hurbiltzen denak ikasleek egindako txondor ederra bertan ikusteko aukera izango du. Zentzu horretan, eskerrik asko LHko 3.mailako ikasle eta irakasleei, gurasoei eta, nola ez, jarduera honen sortzaile eta buru den Pedro Ansori  ere. Artistak zarete!