Companía Nacional de Teatro Clásico-ko gazteen "Arte nuevo" antzezlana ikastolan

CTNC San Fermin Ikastolan
CTNC San Fermin Ikastolan
CTNC San Fermin Ikastolan
CTNC San Fermin Ikastolan
CTNC San Fermin Ikastolan
2021 · 05 · 27

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Madrildik etorritako Compañía Nacional de Teatro Clásico-ko gazteen antzerki emankizunaz gozatu dute gaur San Fermin Ikastolako Areto Nagusian. "Arte nuevo" deituriko ikuskizuna eskaini dute Urrezko Mendearen hiru obra gazteen ikuspuntura egokituta: Calderón de la Barcaren "Eco y Narciso", Lope de Vegaren "Fuenteovejuna", eta nahiko ezezaguna zaigun Ana Caroren "Valor, agravio y mujer". Azken egile honen lana bereziki adierazgarria da, urrezko antzerkian ezagutzen den antzerkigile emakumezko bakarrenetakoa baita, eta feminismoaz, botereaz eta bidegabekeriei aurre egiteko moduaz hitz egiteko aukera eman die. Antzezlanak, ordea, beste hamaika gai jorratzen ditu, besteak beste, neraberazaroko nortasun arazoak, akordioa eta desadostasuna, botere gehiegikeria, nekazal mundua edo inmigrazioa.

San Fermin Ikastolako Gaztelania eta Literaturako irakasle den Joseba Cuñadori esker izan dugu horrelako emankizunaz gozatzeko aukera gaurkoan. Joan den urtean, Compañía Nacional de Teatro Clásicotik, irakasle honek bere doktore tesian landutako edizio kritiko bat erabiltzeko asmoa zutela adierazi zioten Cuñadori. Zehazki, Calderon de la Barcaren "El príncipe constante" antzezlana. Madrilera gonbidatu zuten otsailean obraren estreineko emanaldia ikustera eta orduan hasitako harreman horren ondorio izan da gaur gure ikastolan jaso dugun konpainia honen bisita. Izugarrizko plazerra izan da kalitate handiko antzezlan hau ikustea eta ikasleek gozatu dute. Emanaldiaren ondoren, gainera, haiekin hizketan egoteko eta galderak egiteko aukera ere izan dute.