KIROLTASUN HANDIENEKO SARIA JASO DU 6. MAILAKO FUTBOL TALDEAK

San Fermin Ikastola, Osasuna Fundazioaren Eskolarteko Futbol Txapelketan
San Fermin Ikastola, Osasuna Fundazioaren Eskolarteko Futbol Txapelketan
2024 · 01 · 12

Gabonetan jokatu berri den Osasuna Fundazioaren XLI. Eskolarteko futbol 8 Txapelketan, San Fermin Ikastola femenino eta misto mailan aritu da jokatzen eta azken talde honek Kiroltasun Handieneko Saria eskuratu du. 

Nesken mailan, LHko 4., 5. eta 6. mailak neskak bikain aritu ziren. Aurreneko sailkatze multzoan aritu ostean, ez zuten aurrera egiterik lortu, baina taldeko kide gehienak kirol honetan trebatuak ez direla kontuan hartuta, oso ongi aritu ziren jolasean. 

Maila mistoan, berriz, LHko 6, mailako mutilak aritu ziren. Aurreneko sailkatze multzoan partida guztiak irabazi ondoren, final laurdenetara iristea lortu zuten, eta bertan partida bana jokatu ostean, penaltiekin kanpoan geratu ziren. Talde honek, ordea, sari oso berezia jaso zuen, Kiroltasun Handienekoa. 

Aitor Merchan, Iñigo Perez eta Xabi Mendibil izan ziren ikastolako taldeetako entrenatzaileak eta lan bikaina egin zuten gure neska-mutilak prestatzen. Ikasleen eta gurasoen jarrera ere halakoxea izan zen. Zorionak denoi!