Larrialdi-simulazioa ikastolan: 1600 ikasle bost minututan kalera

Larrialdi simulazioa San Fermin Ikastolan
Larrialdi simulazioa San Fermin Ikastolan
Larrialdi simulazioa San Fermin Ikastolan
Larrialdi simulazioa San Fermin Ikastolan
2023 · 02 · 01

Gaur goizean, larrialdi simulazioa egin dugu San Fermin Ikastolan, larrialdi-planak arautzen duen bezala, eta, gure pozerako, primeran atera da. Goizeko bederatzi terdietan ikastolako gela eta gune ezberdinetan zeuden 1600 ikasleak eraikinetik bost minututan ateratzea lortu dugu, modu lasai eta antolatu batean. Ondoren kanpoko patio zabalenean bildu eta, bertan, kontaketari ekin diogu, ikasle eta profesional guztiak bertan zirela ziurtatzeko.

Alarma jo eta "atera-atera" zioen deia jaso denetik kontaketa amaitu arte hamaika minutu igaro dira, simulazio arrakastatsua lortuz. Eskerrik asko ikastolako profesional guztiei halako arduraz jokatzeagatik eta ikasleei ere bai, primeran aritu baitira denak. 

Ondorengo BIDEOAN laburpena ikus daiteke.