"IKASTOLA ATSEGINA" EGUNA OSPATU DUGU

Ikastola Atsegina eguna San Fermin Ikastolan
Ikastola Atsegina eguna San Fermin Ikastolan
Ikastola Atsegina eguna San Fermin Ikastolan
Ikastola Atsegina eguna San Fermin Ikastolan
Ikastola Atsegina eguna San Fermin Ikastolan
2022 · 11 · 03

Haur eta Lehen Hezkuntzan elkarbizitza sustatzeko ekimen berezia burutu zen atzo "Ikastola Atsegina"-ren Eguna ospatuz. Goiz osoan zehar, hamaika ekimen burutu ziren ikastola leku atsegin eta seguru gisa senti dezagun denok. Seguru sentitzeak ez du esan nahi minik egingo ez dizutela bakarrik; laguntza eman diezazuketen konfiantzazko pertsonak izatea esan nahi du, ikasgela barruan zein kanpoan. Horretarako, ikastolako gune ezberdinetan barna ibili eta jarduera ezberdinak burutzeaz gainera, adin ezberdinen arteko ekimen desberdinekin gozatu zuten ikasleek: ipuinak, abestiak, talde jolasak, azokak... Primeran igaro zuten goiza elkarzaintzaren eta elkarbizitza osasuntsuaren inguruan hausnartzen.