IKASLEEKIN AMESTEN HASI GARA

San Fermin Ikastolan, Gero bat Gugan
San Fermin Ikastolan, Gero bat Gugan
San Fermin Ikastolan, Gero bat Gugan
San Fermin Ikastolan, Gero bat Gugan
San Fermin Ikastolan, Gero bat Gugan
San Fermin Ikastolan, Gero bat Gugan
2021 · 05 · 06

"Gero bat Gugan" lelopean abian jarritako hezkuntza eraldaketa prozesuak bere ibilbidea egiten jarraitzen du eta "Amestera goaz" deituriko fase honen baitan, LHko 4, 5 eta 6. mailako ikasleei heldu zaie txanda azken egunotan. Gelan burutu dituzten jarduera ezberdinen bitartez, etorkizuneko ikastola nola irudikatzen duten azaldu dute  eta atera diren proposamenak oso interesgarriak dira. Gelan ez ezik, etxean ere izan dute amesteko tartea, familiako gainontzeko kideekin batera ariketa bat landu beharra baitzegoen.

Datozen asteetan, LHko gainontzeko mailek eta DBH eta Batxilergoko ikasleek egingo dituzte etorkizuneko ikastola irudikatzeko amesteko saioak. 

Gero bat gugan