IKASLE NORBEGIARREN BISITA JASO DUGU

Ikasle Norbegiarrak Ikastolan
Ikasle Norbegiarrak Ikastolan
Ikasle Norbegiarrak Ikastolan
Ikasle Norbegiarrak Ikastolan
Ikasle Norbegiarrak Ikastolan
Ikasle Norbegiarrak Ikastolan
2023 · 03 · 10

Erasmus+ europar trukaketa programaren baitan, aste honetan zehar ikasle norbegiarren bisita jaso dugu. Sykkylven herriko ikasle hauek joan den ostiralean iritsi ziren Iruñeara eta aste osoa igaro dute bertan, gerora, trukaketaren bigarren bueltan, martxoaren bukaeran, Norbegiara joango diren San Fermin Ikastolako ikasleekin.

Ekimen ugari burutu dituzte elkarlanean: bisitak, irteerak, kultur festak... Baina, batez ere, Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruko egitasmoa jorratu dute. Helburu hauek ongi ezagutu, barneratu eta  beraien ingurune hurbilean dauden arazoak marko honetan identifikatzeko gai izatea lortu nahi zuten arduradunek eta lan bikaina egin dute bide horretan, besteak beste, Nafarroan eta Norvegian ikasleek ikusten dituzten arazoak konparatu eta partekatu baitituzte. Horretarako foto elizitazioaren teknika baliatu dute, hau da, erreakzio bat eragiteko, elkarrizketa bat sortzeko, esperientzia eta egoera pertsonalak gogoratzeko edo eztabaidak sortzeko argazki ezberdinak erabiltzen dituen metodoa. 

Erronkari modu oso positboan erantzun diote ikasleek, helburu lorgarriak mahai gainean jarriz. Honela, GIH desberdinei STEM lanbideen bitartez eta arteak eskaintzen digun sormenaren bitartez irtenbideak bilatzeko bidea egin dute.  Proiektuaren amaieran, taldean aukeratutako GIH bati irtenbide bat proposatu eta aurkeztu dute gainontzeko kideen aurrean. 

Oso esperientzia interesgarria, beste herrrialdeetako ikasleak eta familiak ezagutuz, trukaketa humanoa eta kulturala egiteaz gainera, hezkuntza etorkizunarekin eta azken tekonologiarekin lotuko dituen proiektua lantzen ari baikara.