Geletara itzuli gara

Geletara itzuli gara
Geletara itzuli gara
2020 · 09 · 07

San Fermin Ikastolak bere ateak zabaldu ditu gaur, baina modu berezian, jakina, bizi dugun osasun krisialdiak eraginda 2. Batxilergoko ikasleak itzuli baitira soilik geletara. Segurtasun neurri guztiak errespetatuz eta distantziak gordez, ikasleak maskara jantzita sartu dira ikastolara. Sarreran, tenperatura hartu, eskuak garbitu eta bereziki atondutako geletan kokatzen joan dira. Zorionez, Bigarren Hezkuntzako eraikin berrian, gelen arteko panelak zabaltzeko aukera dagoenez, distantziak ongi gordetzeko aukera izan dugu. Urduritasuna nagusi zen hasieran, bai ikasle zein irakasleen artean, markatutako protokoloa ongi betetzeko, baina dena primeran joan da.