EZOHIKO AGURRA IAZKO 2. BATXILERGOKO IKASLEENTZAT

Ezohko agurra 2. Batxilergoa
Ezohiko agurra 2. Batxilergoa
2021 · 05 · 25

Azken urte luze honetan bizi izan dugun osasun krisialdiak gurean oso erroturik diren zenbait erritual garrantzitsu aldatzera behartu gaitu. Horren adibide dugu, besteak beste, iazko 2. Batxilergoko ikasleen agurra. COVID-19ak eragindako egoera zela eta, ezinezkoa izan zen ohiko jaialdia antolatzea eta horregatik, aurtengo ikasturtean zehar, ahal bezala, nolabaiteko agurra egiteko zenbait ekimen antolatu dituzte haien guraso ordezkariek.

Honela, 2005-2020 belaunaldiko ikaleek etxean jaso dute denon argazkiak biltzen dituen orla eta guraso zein irakasleen hitzak biltzen zituzten gutunak. 

Bestalde, agurra antolatzeko gurasoen artean bildutako dirua Gobernuz Kanpoko Zaporeak Erakundeari ematea erabaki dute. 

Azkenik, aurreko Agurra ekitaldietan gertatu bezala, ikastolako bi pertsona omendu nahi zituzten ere  belaunaldi honetako gurasoek eta, aurtengoan, Miguel Angel Ortiz de Guzman eta Joxerra Etxegia langileei egin nahi izan diete. Ez dute aukerarik izan ikastolan haiek egindako lana jendearen aurrean eskertzeko, baina gutxienez opari bana helduarazi nahi izan diete, eskertza hori aitortzeko.