2. Batxilergoko ikasleak agurtu ditugu

Agurra ekitaldia San Fermin Ikastolan
Agurra ekitaldia San Fermin Ikastolan
Agurra ekitaldia San Fermin Ikastolan
Agurra ekitaldia San Fermin Ikastolan
Agurra ekitaldia San Fermin Ikastolan
Agurra ekitaldia San Fermin Ikastolan
2021 · 06 · 28

Aurtengo ikasturteko 2. Batxilergoko ikasleak agurtzeko tartea izan genuen larunbatean. COVID-19ak eragindako egoera dela eta, ezinezkoa izan zen, ohi bezala, egun berean Ikastolaren Eguna ospatzea, baina, gutxienez, elkarri agur esateko eta une goxoa izateko aukera izan genuen. Ikasleek antolatutako Agur ekitaldian, une hunkigarri eta politak bizi izan genituen ikastolako kiroldegi zaharrean, besteak beste, gurasoen eta tutoreen hitzak entzun baitzituzten ikasleek, bai eta ikastolako zuzendariarenak ere, haien bizitzetan orain abiatzen den bidai berri honetan, onena izan dezaten eta euskarak ibilbide horretan leku berezi bat izan dezan eskatuz.