SARRIONANDIA ETA ARESEN LANEKIN GOZATZEN PLANETARIOAN

San Fermin Ikastolako ikasleak Iruñeko Planetarioan
San Fermin Ikastolako ikasleak Iruñeko Planetarioan
San Fermin Ikastolako ikasleak Iruñeko Planetarioan
San Fermin Ikastolako ikasleak Iruñeko Planetarioan
2024 · 02 · 29

Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin batera, Joseba Sarrionandiak idatzitako "Munduari bira eman zion ontzia" liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du Iruñeko Planetarioan otsailaren 21etik martxoaren 5era bitarte eta, gaur,  DBHko 4. mailako ikasleak bertan izan dira.  

XVI. mendean munduari emandako lehenengo biratik abiatuta –Magallanesen eta Elkanoren itsasaldi entzutetsua–, botere harremanak, truke ekonomiko desorekatua, arrazakeria,  memoria historikoa, matxismoa, globalizazioa eta beste hamaika gaiez dihardu idazle iurretarraren liburuak. Gure ikasleek azken asteotan irakurri ondoren, gaur, Aresen ilustrazioekin eta elkarrekin egindako froga joko batekin gozatu dute Planetarioan.