NORVEGIAKO IKASLEAK GUREAN DIRA

San Fermin Ikastola, Erasmus + Norbegiarrak gurean
San Fermin Ikastola, Erasmus + Norbegiarrak gurean
San Fermin Ikastola, Erasmus + Norbegiarrak gurean
San Fermin Ikastola, Erasmus + Norbegiarrak gurean
2022 · 03 · 07

Erasmus + europar programaren baitan, joan den ostiralaz geroztik gurean dira Norvegiako 15 ikasle San Fermin Ikastolako beste hainbeste ikasleek aurten egingo duten trukaketa dela eta. Hilaren 10ean itzuliko dira berriz haien herrialdera, Sykkylven herrira, eta gure ikastolako ikasleek, berriz, martxoaren 29tik 26ra bisitatuko dituzte. Gure artean eman dituzten egunetan, asteburuan, Iruñea ezagutu eta  Bardeetara irteera egin dituzte, besteak beste. Gaur, gure ikastola hurbiletik ezagutzeko parada izan da eta bertan gure ikasleek Areto Nagusian egin dieten harrera beroa jaso dute. 

Europar Ikasle trukaketa honen aurtengo programak "IT´s the future" du izenburua eta, honen bitartez, beste herrrialdeetako ikasleak eta familiak ezagutuz, trukaketa humanoa eta kulturala egiteaz gainera, hezkuntza etorkizunarekin eta azken tekonologiarekin lotuko dituen proiektua lantzen ari dira.