IKASLE TRUKAKETA ABERATSA WAREGEMEN

San Fermin Ikastolako ikasleak Waregem-en
San Fermin Ikastolako ikasleak Waregem-en
San Fermin Ikastolako ikasleak Waregem-en
San Fermin Ikastolako ikasleak Waregem-en
San Fermin Ikastolako ikasleak Waregem-en
San Fermin Ikastolako ikasleak Waregem-en
2024 · 02 · 04

Bigarren Hezkuntzako zenbait ikaslek aste beteko egonaldia egin dute Flandriako, Belgikako, Waregem herrian. Sin Paulus College eskolako ikasleekin izan dira bertan, IKASTRUK egitasmoaren baitako nazioarteko trukaldian, eta hamaika irteera eta jarduera burutzeko aukera izan dute bertan.

Asteartean, esaterako, Ganten izan ziren bertan ariketa bat eginez. Ostiralean, berriz, Bruselara egin zuten irteera eta Europako Batasuneko Parlamentua bisitatzeko aukera izan zuten: EBren historia eta mugarriak ikusi zituzten, bai eta parlamentuan nola lan egiten duten ezagutu ere.

Horrez gainera, astean zehar, yoga eta talde-kohesio ariketak egin dituzte, bertan lantzen aritu diren proiektua ongizate eta osasun fisikoarekin loturik baitago, sedentarismoaren kalteei aurre egiteko helburuarekin. Gainera, testa fisikoak egiteko jarraibideak sortu eta probatu dituzte, parte hartu duten eskoletan inplementatzeko. 2024tik aurrera, eskoletan datuak biltzeari ekingo diote eta, 2027an, datuak prozesatu, aztertu eta ondorioak plazaratzeko asmoa dute. Hortaz, egonaldi eder, dibertigarri eta, batez ere, aberatsa egin dute gure ikasleek Europan.

Hurrengo ikasle trukaketa Norvegiako Sykkylven herrira izango da eta, apirilean, gurera etorriko dira denak, trukaketaren bigarren itzulia eginez.