URTXINTXA EGUNA BADATOR!

San Fermin Ikastola, Urtxintxa Eguna
San Fermin Ikastola, Urtxintxa Eguna
San Fermin Ikastola, Urtxintxa Eguna
San Fermin Ikastola, Urtxintxa Eguna
San Fermin Ikastola, Urtxintxa Eguna
San Fermin Ikastola, Urtxintxa Eguna
2022 · 05 · 25

Datorren ostiralean, maiatzak 27, Urtxintxa Eguna ospatuko dugu ikastolan. Egun hau 2021-21 ikasturtean zehar ikasleek eskolaz kanpoko jardueretan garatu dutena erakusteko aukera paregabea da, batez ere, ikastola barruan  gehien jorratzen direnak eta gutxien ikusteko aukera eskaintzen dutenak aukeratu ditugulako. Era berean, datorren ikasturteari begira antolatu ditugun   jardueren inguruko informazioa bertan jasotzeko aukera ere izango dugu. Honela, arratsaldeko 16.30etik aurrera, besteak beste, Judoan, Pilotan, Dantza Modernoan, Eskulanetan edo eta musika instrumentu ezberdinekin egin duten lanen erakustaldia izango da ikastolako txoko ezberdinetan. Ez galdu aukera, festa handia antolatzera goaz eta! 

Urtxintxa Eguneko ekintzen planoa