Dantza
LHko 1. mailatik Batxilergora
San Fermin Ikastolan dantzaren lehenbiziko eta funtsezko helburua da ikaslearen berezko nortasuna eratzeko ahalbidetuko duen osoko hezkuntza ematea; halaber, erralitatearen iduri bat eraikitzea non ezagutza eta haren balio morala eta etikoa bateratzen diren.
Helburu zehatzagoen artean daude euskal dantzaren era guzietako ezagutzan ikasleak heztea; artearen adar honen irakaskuntza baten bidez, arautua eta mailaz mailakoa, irakasleak prestatzea; kultura unibertsalarendako ekarpen bat gisa euskal dantza garatzea. Aznenean, San Fermin Ikastolako ikasleriak karriketan eginiko emanaldien bitartez Iruñerriko herritarrei ere dantzaren mundua hurbiltzea.