Psikomotrizitatea
Psikomotrizitatearen xedea da haurraren heldutasunaren garapen egokia. Horretarako haurrak bere gorputza eta josteta autonomoa erabiltzen ditu. Psikomotrizitatearen ikuspuntutik gizakia pertsona osa bat bezala ikusten dugu. Erran nahi baita, pertsona bakoitzaren kognitibo alderdia, zirrara eta gorputza bereizi ezineko osotasun bat dela. Beraz, kognitibo eta afektiboaren alderdiak gorputzean eragina badu, hau mugiaraziz, kognitibo, harreman eta afektiboaren alderdiak ere landuko ditugu.
Helburu nagusiak dira haurraren ongizate orokorra eta heldutasunaren garapen egokia. Horretarako, epe motzeko helburuak hauexek dira:
-
Egin/jostatu nahi izatea
-
Gai sentitzea
-
Bakoitzaren gorputza ezagutu eta kotrolatzen dela sentitzea
-
Egoki erabili denbora eta lekua
-
Bertzearekin harremanetan hasteko prest egotea