Judo

Judo

Bere ezaugarriak direla eta, judon aritzeak kirol hezkuntza eta hezkuntza fisikoa garatzen laguntzen du, bai mugimendu, bai tekniko eta baita diziplina ikuspuntutik ere. Judo ikaskuntzaren bitartez ikasleak teknika bereziak bereganatzen ditu eta buruz-buruko lehia fisikoan esperientzia aparta hartzen du. Bere ezaugarri sozializatzaileaz landara, Japoniako etorkiari esker, borrokako kirolek duten hezkuntzaren aldea erakusten du judoak. Nork bere baitako kontrola garatzen laguntzen du, jokaera haserrekorrak eta jauzkorrak galeraziz.

Judoak ditu bertze borrokako kiroletatik bereizten duten berezko ezaugarriak, batez ere teknikak, hala nola heltzea, zeinak arriskua eta gaitzurrea hobe kontrolatzen dituen, eta minik hartu gabeko erortze kontrolatua; biek areagotzen dute kirolarien segurantza.