ARKEOLOGIARI BURUZKO HITZALDI INTERESGARRIA AZOKA ANTOLATZEKO
Jesus Tapia Sagarna Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoaren bisita jaso dugu gaur ikastolan. Historiaurrean aditua, azken urteotan Arantzan dagoen Ostoloko koban topatutako hezurren inguruko ikerketa gidatu du. Ikasturte hasieran C14-arekin burutu nahi dituzten datazioen berri eman zien DBH1eko ikasleei, eta lan horretan laguntza eskatu zien. Azken asteotan, gure ikasleak buru-belarri ari dira proiektua diruz lagunduko duen azoka antolatzeko.
Gaurko bisitan, gainera, Tapiak Batxilergoko 1. mailako Nafarroako Historia eta Geografiako ikasleekin ere, bere ibilbidea partekatu du, arkeologiaren nondik norakoak azalduz. Eta DBHko 1. mailako ikasleei, berriz, datazio arkeologikoak nola egiten diren eta diruz lagundu asmo duten proiektua nolakoa izango den azaldu die.