ADIN EZBERDINETAKO IKASLEAK ELKARLANEAN LOKOMOZIO APARATUAZ IKASTEKO

LHko eta DBHko ikasleak elkarlanean San Fermin Ikastola

2023 · 02 · 14

LHko 4. mailako ikasleak DBHko 3. mailakoekin batera elkarlanean aritu dira azken egunotan lokomozio aparatuaren inguruan. Zehazki, txikienek egin beharreko azken lanean lagundu zieten Bigarren Hezkuntzakoek, haien geletara hurbilduz. Proiekturako beso artikulatu bat egin behar zuten eta, horretarako,hezurrak, muskuluak, giltzadurak, tendoiak, nerbioak, zainak eta arteriak irudikatu zituzten elkarlanean. 

Esperientzia oso aberasgarria izan da. Bai elkarrengandik ikasi dutenagatik bai sortu dituzten harreman ederrengatik ere.