NAFARROA OINEZ ANTOLATZEKO LEKUKOA HARTU DUGU ERENTZUN IKASTOLAREKIN BATERA
2025 · 10 · 21
Joan den igandean, Paz de Ziganda Ikastolak lekukoa pasa zigun datorren urtean Nafarroa Oineza antolatuko dugun ikastolei. Erentzun eta San Fermin Ikastola izango dira erronka hori gure gain hartuko dugunak eta lurralde honetako euskararen jai handia aurrera eramateak suposatzen digun ilusio eta ohoretik egingo dugu lan hori.
Erentzun ikastolaren izenean, Marta Tejada presidenteak eta Garbiñe Zulaika zuzendariak hartu zuten lekukoa. San Ferminetik Eider Sagastibeltza lehendakaria eta Uxue Lazkano zuzendaria igo ziren oholtzara. Erronka polita dugu aurretik eta, beti bezala, auzolanean oinarrituta eta ikastolen sareak lagunduta joango gara bidean. Bagoaz!