NEREA ANSÓ IRAKASLEAK LIBURU EDERRA ARGITARATU DU

NEREA ANSO IRAKASLEA BERE LIBURU BERRIAREKIN
ETA ZU NIRE KUMEA
2023 · 11 · 09

San Fermin Ikastolako Nerea Ansó Ascunce irakasleak haur literaturazko liburua kaleratu berri du. "Eta zu, nire kumea" izenburupean, eta Yanira Calvo ilustratzailearekin elkarlanean, amatasunaren gaia jorratu du animalien ezaugarrien metaforak baliatuz: "Elkarrekin gaudenean, begiak itxi eta animalia ezberdinak bihurtzeko boterea dugu. Zein animalia izan garen gogoratu nahi duzu?”. 

Umeak kume jaiotzen dira, berezkoak ditugun animalien senekin oso konektatuak, eta amatasunak sen guzti horiek naturaltasunez bizitzeko oparia eskaintzen digu. Denonartean argitaletxearekin argitaratutako albun ilustratu hau ideia honen inguruko barne bidaia eskaintzen digu eta ama batek bere seme-alabekiko berez sentitzen duen maitasun eta atxikimenduaren inguruan mintzatzen da.

Lan eder eta bikaina Lehen Hezkuntzako gure ikastolako irakasleak kaleratu berri duena. Zorionak Nerea!