XABIER IRUJO HISTORIALARIAK HITZALDIA ESKAINI DIE BATXILERGOKO IKASLEEI

Xabier Irujo, San Fermin Ikastolan eskainitako hitzaldian
Xabier Irujo, San Fermin Ikastolan eskainitako hitzaldian
Xabier Irujo, San Fermin Ikastolan eskainitako hitzaldian
Xabier Irujo, San Fermin Ikastolan eskainitako hitzaldian
2025 · 05 · 28

Xabier Irujo historialariaren hitzaldia entzuteko aukera izan zuten atzo Batxilergoko 1. mailako ikasleek, ikastolako Areto Nagusian. Irujo, idazle eta historialari ezaguna izateaz gainera, Nevadako Unibertsitatean dagoen Renoko Euskal Ikerguneko zuzendaria da.

Batxilergoko lehen mailako ikasleei atzo eskainitako saio interesgarrian, 778. urteko Errozabaleko guda (Orreaga) izan zuen hizpide, eta ikasle hauek ekainean Greziara egingo duten ikasbidaiarekin estuki lotuta dago. Izan ere, aurtengo ikasbidaian, pasaia kulturalak aztertuko dituzte, alegia, toki baten eta bertan bizi diren gizakien arteko erlazioaren azterketa. Horren guztiaren abiapuntua hain zuzen atzo Irujok eskaini zien hitzaldia izan da, garai hartan gertatutakoa eta gaur egungo paisaia hori bera harremanetan jarriz. 

Ikasleek, adibidez, Irujoren azalpenen bitartez, bertan topa ditzakegun Karlo Magnoren eta Errolanen monumentuak ezagutu zituzten. Bi monumentu horiek, esaterako, pasarte horren historia nola kontatzen den eta horrek gaur egun oraindik paisaian duen eragina hausnartzeko aukera eman zien. 

Gozagarria izan zen historialari nafarraren hitzaldia entzutea eta, orain, Greziara aurki egingo duten Ikasbidaian, ikasitakoa bertako paisaia kulturalak aztertzeko baliatzea da asmoa.