SANTA AGEDA BEZPERA IKASTOLA INGURATUZ

Santa Ageda bezpera San Fermin Ikastolan
Santa Ageda bezpera San Fermin Ikastolan
Santa Ageda bezpera San Fermin Ikastolan
2022 · 02 · 04

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Santa Ageda bezperan koplak kantatzera atera dira gaur. Aurten ere, osasun neurriak direla eta, leihoetatik jarraitu dituzte haien kantuak ikastolako gainontzeko kideek baina giro ederra jarri dute, ikastola osoari itzulia eginez.

Goizean goiz, bulegoko langileei eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei abesteko, Aparkalekuaren aldean eskaini dute lehen emanaldia. Ondoren, patioetara abiatuz, maldan gelditu eta han ere ikasle handienei bota dizkiete koplak. Itzuliak Haur Hezkuntzakoen patioan izan du hurrengo geltokia eta, han ere, gustura entzun dituzte txikienek koplak eta makilen soinuak. Hurrengo geldialdia autobusen plazan egin dute, HHko beste ikasleei eta sukaldeko eta jantokiko langileei ere kantatuz.  Eta azken bi galdialdiak, Txipelarren eta LHko gainontzeko gelen azpian egin dituzte. Ongi entsaiatutako koplak bikain abestu dituzte, ikastola osoan zehar giro ederra jarriz.

Ondorengo BIDEOAN goizeko pasarte batzuk ikus daitezke.