MUSAS Y FUSASEN EMANKIZUNA LIBURUTEGIAN

MUSAS Y FUSASEN EMANALDIA SAN FERMIN IKASTOLAN
MUSAS Y FUSASEN EMANALDIA SAN FERMIN IKASTOLAN
2023 · 03 · 09

Musas y Fusas taldearen bisita jaso dugu gaur San Fermin Ikastolako Liburutegian. Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleek ikuskizun ederraz gozatu dute ipuin eta kantuekin. Koloreak, animaliak... dira talde honek egiten duen emanaldiaren protagonistak eta, liburuetan oinarrituz, musikarekin osatzen dute saioa ukelelea, pianoa eta kitarraren laguntzarekin. 

Ondorengo BIDEOAN emanaldiaren laburpen bat ikus daiteke. 

Txikienen artean irakurzaletasuna pizteko ekimen ederra izan da.