Mice bakarlariaren zuzeneko emankizuna ikastolan

Miren Narbaiza San Fermin Ikastolan
Miren Narbaiza San Fermin Ikastolan
Miren Narbaiza San Fermin Ikastolan
Miren Narbaiza San Fermin Ikastolan
2021 · 03 · 31

Hezkuntza Sailak bultzatutako Musikariak Ikastetxeetan programaren baitan, gaur DBHko 4. mailako ikasleek Miren Narbaiza musikariaren bisita jaso dute. Narbaiza, gaur egun, Mice ezizenarekin dabil bakarlari gisa, baina 2017. urtera arte Napoka Iria taldeko partaide izan zen. 

Programa honek, musikaren bitartez, ikasleak euskal kulturarekiko lotura indartzea du helburu. Honela, musikarien bisitak jasotzen dira ikastetxeetan, aurrez aurreko saioak eskainiz. Horien bitartez, musikarien sorkuntza prozesua ezagutu, haien ibilbidea zertan den ezagutu, musikarien munduaz oro har patxadaz mintzatu eta zuzenean haien musikaz gozatzeko aukera ere eskaini ohi zaie ikasleei.

San Fermin Ikastolako Areto Nagusian gaurko egunean Miren Narbaizak eskaini digun saioa ederra izan da eta ikasleek asko gozatu dute.