HUTSUN TXALAPARTARIEN EMANALDIA IKASTOLAN

Hutsun, txalapartariak, San Fermin Ikastolan
Hutsun, txalapartariak, San Fermin Ikastolan
Hutsun, txalapartariak, San Fermin Ikastolan
2022 · 06 · 15

Hutsun txalapartarien taldeak emanaldi ederra eskaini zien Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei San Fermin Ikastolako Areto Nagusian. Talde honek hiru helburu jorratu nahi ditu bere lanaren bitartez, ikerketa, dibulgazioa eta sorkuntza artistikoa, eta horren guztiaren adibide garbia aurkeztu zuten emanaldi honetan. 

Musikaz gozatzeaz gainera, ikasleek, musika tresna hau modu zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten. Kontzertuan zehar eman zituzten azalpenen bidez, bestalde, musika tresna honen garapen eta aldaketak ulertzeko aukera izan zuten eta, bide batez, musika eta zehazki perkusio tradizionaletan murgildu ziren. 

Ondorengo BIDEOAN emanaldiaren une batzuk ikus daitezke.