Greziara Ikasbidaia

San Fermin Ikastolako Ikasbidaia Greziara, 2022
San Fermin Ikastolako Ikasbidaia Greziara, 2022
2022 · 06 · 20

San Fermin Ikastolako 1. Batxilergoko ikasleak ikasbidaian daude joan den ekainaren 16az geroztik. Zortzi egunetan zehar, Greziako hamaika txoko bisitatu dituzte, elkarrekin ongi pasatzeaz gainera,  bertako arte eta kulturari buruz ikasiz. Aurreko egunetan, Atenas, Tolo, Nemea, Mizenas, Tirinto, Argos edo Epidauro bisitatu dituzte, besteak beste. Hain zuzen, azken gune arkeologiko honetan kokatzen den antzokian  grabatu duten time lapse-a ikus daiteke ondorengo LOTURAN

Oraindik ere egun batzuk geratzen zaizkie abentura honetaz gozatzen jarraitzeko, beraz, ongi pasa dezazuela!