DANTZA EMANALDIA ESPARTZAN

San Fermin Ikastolako dantza taldea Duguna taldearen emankizunean
2022 · 04 · 08

Datorren larunbatean, apirilak 9, San Fermin Ikastolako dantza taldeak ikuskizun berezia eskainiko du Espartzan. Zehazki, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko ikasleek parte hartuko dute Nafarroako herri honetako frontoian, goizeko 11.30etan, eskainiko den emankizunean. 

Gogor aritu dira denak entseguetan lanean saioa prestatzen eta laster izango dugu emaitza ikusteko aukera. Denak gonbidatuta zaudete!