Bertso saioa eskaini diete DBH-ko ikasleek LH-koei

San Fermin Ikastola, bertso saioa
San Fermin Ikastola, bertso saioa
San Fermin Ikastola, bertso saioa
San Fermin Ikastola, bertso saioa
San Fermin Ikastola, bertso saioa
San Fermin Ikastola, bertso saioa
2022 · 01 · 21

Euskara ikasgaiaren baitan, bertsolaritza lantzen aritu dira DBHko 1. mailako ikasleak ikasturtea hasi zenetik eta, aste honetan, Iker Gorosterrazu bertsolariarekin egin dituzten eskolak amaitzen zirenez, ekimen berezia antolatu dute ikastolako Areto Nagusian. Honela, maila horretako lau geletako ikasleek bertso saio bana eskaini diete Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei, iaz hasitako esperientzia aberasgarri honekin jarraituz. Ikasleek sortutako bertsoak eta saioak ederrak izan dira eta asko gozatu dituzte, bai kantuan aritu direnak, baita ikusentzule gisa egon direnak ere.