ASIER MAGOAREN IKUSKIZUNA IKASTOLAN

Asier Magoa San Fermnin Ikastolan
Asier Magoa San Fermnin Ikastolan
Asier Magoa San Fermnin Ikastolan
2022 · 05 · 04

Datorren maiatzaren 13an, ostirala, Asier Magoaren ikuskizun berezia izango da San Fermin Ikastolan. Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 5etan, eta 5 urtetik aurrerako haurrak etor daitezke emanaldira, haien gurasoak lagunduta. Mago gasteiztarrak "Aroa eta mirariak" izenburuko ikuskizuna eskainiko du. Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen lanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinubanda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… Baita magia egiten duen pelutxe bat ere. 

Sarrerak salgai daude dagoeneko  ikastolako Idazkaritzan, 2 eurotan, eta bertan eskuratu daitezke agortu arte.