MUSKILDA OLORIZ: IBILBIDE OPAROA TXIRRINDULARITZAN

MUSKILDA OLORIZ, SAN FERMIN IKASTOLAKO GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLEA
2022 · 06 · 02

Muskilda Oloriz, LHko eta DBHko Gorputz Hezkuntzako irakaslea da San Fermin Ikastolan eta, azken hilabeteotan, sekulako ibilbidea burutu du txirindularitzan. Joan den igandean, esaterako, Azpeitian jokatu zen Emakumezkoen Euskadiko Txapelketan 3. postua erdietsi zuen Eliteko kategorian. 

Horrez gainera, Eibarren berriki jokatu zen UCI Pro-tour txirrindulari profesionalen frogan ere sekulako lasterketa egin zuen, parte hartu zuten 160 txirrindularien artean, soilik 57 iritsi baitziren mugara, horien artean, Muskilda. Nafarroa eta Euskadi artean urtean zehar jokatzen diren froga ezberdinetako txapelketan, momentuz, 3. postuan klasifikatuta doa eta Nafarroako Itzulian ere parte hartu zuen (Navarra Women´s Elite Classics), alegia, eliteko txirrindulari profesionalekin batera aritu zen leihan. 

Emakumezkoek kirolean egin dezaketen ibilbide oparoaren adibide garbia dugu ikastolan bertan. Zorionak Muskilda!