Pedagogia sistemikoaren gaineko formakuntza Anoetan

Pedagogia Sistemikoari buruzko formakuntza
2021 · 03 · 30

Konfiantzaren Pedagogiaren baitan kokatzen garen zazpi ikastolek (7KP) formakuntza saioa egin dugu gaur Anoetako Ikastolan. Anoetakoa ez ezik, Oñatiko Txantxiku, Tolosako Laskorain, Arrasateko Arizmendi, Orioko ikastola eta Donostiako Axular Lizeoarekin ere elkarlanean ari da San Fermin Ikastola 7KP deituriko talde honetan.  

Gaur, Pedagogia Sistemikoaren formakuntza jaso dugu gure ikastolako hainbat kidek eta horretarako Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaolaren laguntza eta gidaritza paregabea izan dugu. Arratsalde interesgarria eta emankorra benetan. Eskerrik asko antolatzaileei!