Norvegiako irakasleen bisita jaso dugu

Norvegiako irakasleak San Fermin Ikastolan
2022 · 09 · 23

Norvegiako Sykkylven herriko eskolako hainbat irakasle bisitan etorri zaizkigu gaur San Fermin Ikastolara. Erasmus + programaren baitan, urte asko daramagu eskola honekin elkarlanean ikasleen trukaketak antolatzen baina, oraingo honetan, gure egitasmo pedagogikoa hurbiletik eta modu sakonagoan ezagutu nahi zutelako etorri dira.

Bereziki, Haur Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan azken urteotan sortu ditugun espazio berriak eta horiek gure egitasmo pedagogikoarekin duten lotura ezagutu nahi izan dituzte. Horrez gainera, San Fermin Ikastolan abian jarritako Gero bat Gugan hezkuntza eraldaketa prozesua hurbiletik ezagutzeko parada izan dute.