NEREA URIBE-ETXEBERRIA GOGOAN

Nerea Uribe-Etxeberria gogoan
Nerea Uribe-Etxeberria gogoan
2022 · 05 · 27

Bere 75. urteurrenaren harira, Nafarroako Saskibaloi Federazioak festa bat antolatu zuen atzo Burlatan kirol honetan nabarmendu diren pertsonei omenaldia egiteko.

Omendutakoen artean,  zendutako Nerea Uribe-Etxeberria gure lankide ohia zegoen. Federazioren arabera, Nereak egindako lana giltzarri izan da klubetan kirol honen garapena eman dadin, gure kasuan, San Fermin Ikastolako saskibaloi taldean. 

Bere semeak jaso zuen oroigarria, Miguel Angel Ortiz de Guzman ikastolako ordezkariaren eskutik. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta berriro gogoratu ahal izan genuen Nereak saskibaloiarengatik eta Ikastolarengatik ere egindako guztia.