Inauteriak familiekin batera prestatu ditugu Haur Hezkuntzan

Familiekin inauteriak prestatzen San Fermin Ikastolan

2023 · 02 · 16

Aste honetan zehar, Haur Hezkuntzako geletan, Inauteriak prestatu dituzte, familien laguntzarekin. Tailer ezberdinetan antolaturik, hainbat eskulan proposatu zitzaizkien, bai mozorroa egiteko aukera ezberdinak (apatxeak, sorginak, piratak...), bai euskal inauteriko pertsonaiak ezagutzeko beste hainbat proposamen ere.

Ikastolara familia asko hurbildu ziren eta haur guztiek behar zuten laguntza eta arreta jaso zuten helduengandik. Komunitate bat gara ikastolan, non familiek,  ikastolan ere, estuki parte hartzen duten. Eta, oraingo honetan ere, modu oso politan islatu zen hori.