Ikastola ezagutzeko bisitak

San Fermin Ikastola, HH matrikulaziorako bisitak
2020 · 12 · 11

2021-2022 ikasturterako Haur Hezkuntzako aurrematrikulazioa laster izango da abian eta San Fermin Ikastolan, dagoeneko, martxan jarri ditugu gure ikastola hurbiletik ezagutzeko aukera eskaintzen duten bisitak.

Segurtasun neurri guztiak betez, bisitak talde txikietan egingo dira.

Interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan gure idazkaritzara deituz: 948 183 904 telefonoan. 

Bien bitartean, gure instalazioak barrutik ezagutzeko aukera duzu, BISITA BIRTUALAREN bitartez.