Gugan 2030 prozesuaz aritu gara 7KP ikastolekin

7KP bilera Donostian
7KP bilera Donostian
7KP bilera Donostian
7KP bilera Donostian
2021 · 06 · 10

Gaurko egunean zehar, 7KP osatzen dugun (Konfiantzaren Pedagogiaren zazpi ikastolak) kideon bilkura izan dugu Donostian, gure ikastoletan ematen ari den hezkuntza eraldaketa prozesuaz elkarlanean aritzeko. 

San Fermin Ikastolan "Gero bat Gugan 2030" hezkuntza eraldaketa prozesua aurrera eramaten ari gara eta, aurtengo ikasturtean, bereziki ekimen honen guztiaren komunikazioari eta amesteko jarduerei egin diegu tartea.  Zentzu honetan, Anoetako ikastola, Oñatiko Txantxiku, Tolosako Laskorain, Arrasateko Arizmendi, Donostiako Axular eta Orioko ikastola ari dira gurekin elkarlanean, Reimagin Education Lab nazioarteko hezkuntza kontsultoraren laguntzarekin eta, besteak beste, gaur Xabier Aragay eta Jonquera Arnó izan ditugu bilkuraren koordinatzaile lanetan. Donostiako Eureka Zientzia museoan egindako topaketan, ikasturte honetako balorazioa egin, esperientziak partekatu eta datorren ikasturterako elkarlanerako ildoak zehazteko lanetan aritu gara.