Gero bat gugan, hezkuntza aldaketa prozesua, martxan da

Gero bat Gugan irakasleen bilera
Gero bat Gugan Artezte Batzordearekin bilera
Gero bat Gugan Logoa
2021 · 03 · 08

"Gero bat Gugan" aldaketa prozesua martxan jarri dugu ikasturte honetan San Fermin Ikastolan, Konfiantzaren Pedagogiako beste sei ikastolekin batera. Reimagine Education Lab Nazioarteko Kontsultoraren laguntzarekin aurrera eramaten ari garen ekimena da eta dagoeneko ikastola osatzen dugun komunitateko hainbat kideekin lehen bilkurak burutu ditugu: Artezte Batzordearekin, irakasleekin, gainontzeko profesionalekin, gurasoekin... Helburua, agorturik geratu zaizkigun zenbait alderdiren inguruan zintzoki eta sakonki hausnarketa egitea da,  hezkuntza eraldaketa bat bultzatzeko. Gure ikasleek etorkizunean topatuko duten mundu aldakorrean, euren bizitza proiektua garatu ahal izateko beharko dituzten gaitasunak eskainiko dizkien ikastola eredua sortu nahi dugu denon artean. 

Aurtengo ikasturtea egin nahi dugun hezkuntza aldaketa hori amesten emango dugu eta aurrerantzean joango gara honen guztiaren berri zehatzagorik ematen. Bien bitartean, "Gero Bat Dugan" ekimenerako prestatu dugun BIDEOA hementxe da ikusgai. Bertan biltzen da egitasmo honen filosofia.