Ekimen deigarria, erabiltzen dugun paperari buruz hausnar dezagun

Erabiltzen dugun papera
Erabiltzen dugun papera
Erabiltzen dugun papera
2021 · 06 · 11

DBHko 1. mailako B gelako ikasleek ikasturtean zehar gehiegizko papera erabiltzen dugula iritzita, proiektu berezia egin dute azken egunotan ikastolan.

Aurtengo ikasturteko lan ezberdinetan, proiektuetan... erabilitako paperarekin ehundaka hegazkin egin dituzte eta hauek pasabidetik ikusten den leihoan ikusgai jarri. Ekimen deigarri honen bitartez, paperarekin egiten dugun gehiegizko erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi izan dute.