Irakasleen arteko harreman pedagogikoak ikertu dituen monografikoaren arkezpenean egon gara

Hik Hasiren liburuaren aurkezpena EHUn
Hik Hasiren liburuaren aurkezpena EHUn
Lina Andueza, San Fermin Ikastolako Bigarren Hezkuntzako Zuzendari Pedagogikoa
2025 · 10 · 11

Hezkuntzagintzan diharduen izaera sozialeko kooperatiba den HIk Hasik "DBHko irakasleen arteko harreman pedagogikoak. Irakastea eta ikastea bestearekin jardutea denean" liburu monografikoaren aurkezpena egin zuen joan den urriaren 9an, Euskal Herriko Unibertsitatearen egoitzan. Liburuaren aurkezpenerako, mahai-ingurua antolatu zuten monografiko hau argitaratzea ahalbidetu duten hainbat eragilerekin, tartean, Lina Anduezarekin, San Fermin Ikastolako Bigarren Hezkuntzako Zuzendari Pedagogikoa. 

Gai honi buruz euskaraz argitaratu den lehendabiziko liburua da eta, bertan, hainbat eragileren hezkuntza praktikak ikertu eta bildu dira, gure ikastolakoak barne. Gaia mahaigaineratzeko eta irakasleen arteko harreman pedagogikoak zaintzeko baliogarria izango da.